NOLA LORTU ESKOLA INKLUSIBOA?

Informazioaren gizartean gaudela pentsatu arren, jakintzaren gizartean bizi gara. Informazio horrek jakintzara garamatza, horrenbeste informazio eta jakintza egonda eskolan jarrerak, baloreak eta sentimenduak landu behar dira, hau da, ikasleei ikasten erakutsi behar zaie, etorkizunean egongo diren aldaketei moldatzeko.

Nola lortu daiteke hori?

Eugenio Sasieta, Antzuolako irakaslearen hitzaldian, Antzuolako eskolak erabiltzen duen metodologia berritzaileak duen helburuaren bideoa ikusi dugu. Testuinguru sozial batean denen desioak, mundua ikusteko eta sentitzeko moduak etab. kontuan hartzen dituzte ikastetxe honetan.
   
Beraien helburua ez da izan metodo bat bilatzea eta hor zentratzea, pentstazen dute eskola zerbait dinamikoa izan behar duela, pertsonak aldatzen doaz eta eskola ere aldatzen dute. Ibilbide honetan irakasleak kokatzeko, dinamika horretan kokatu behar dira baina penstatzea eskolaren dinamikan beraien iritziak eta erabakiak pisua dutela.

Umeak eskolara joaten direnean uste da informazioa edo jakintza jasotzera doazela baina eskola honen pentsamendua desberdina da.  Gela esparru berezi bat dela uste dute, non umeak intentzio batzuekin bidaltzen dituzten eta  ez dauden 0 batean kokatuak, hau da, aurretik jakintza batzuk dituzte;  mundu edo kultura batetik datoz, gaitasun batzuekin,  mundua ulertzeko eta sentitzeko gai dira.

Ezaguera kanpotik datorren zerbait izan beharrean, gelan sortzen eta egiten den zerbait izan behar du, hori dela eta umeek gaitasun hori badute, beraien artean ezaugerak eraikiko dituzte horrela inguruan duten munduaren ezaugarriak  ulertuko dituzte eta bertan ondo sentituko dira, hau da, komunitatearen ongizatea bermatuko dute.

Komunitate honen helburu bat  umeek dituzten desioak agertaraztea da, beraien planak, intentzioak… eta horrela pixkanaka proiektu bat osatzen dute, proiektua gelan sortutako intentzio bat da. Intentzioa horretan mundua ezagutzeko desira dago eta umeek kanpora begiratuz aukeratzen dute zer ezagutu edo ikasi nahi duten, errealitatearen konplejutasunarekin topa daitezen.

Umeak publiko egin, hau da, errealitatera irekiz. Horretarako, prozesu dinamiko eta emergenteak sortzen dira.  Honen bidez, umeen mundua ezagutzeko desira, behar, ideiak, etab. errespetatuz eta kontuan hartuz proiektua osatzen dute.   Proeiktua aurrera eramaterakoan errealitaterakin topo egingo dute, eta errelitate horrek oztopoak jarriko dizkie. Horri aurre egiterako orduan elkarrizketak sortuko dira, umeak bere buruarekin, umeak besteekin eta umeak berak errealitatearekin. Honek ere kulturaren ezaguerara eramaten gaitu. Umeak publiko egiterakoan haien arteko desberdintasunak azaleratzen dira. Emergentzia ez dago aniztasunik ez badago eta  aniztasunik ez badago ezdago inklusiorik. 

Ikasgelan hainbat emozio desberdin sortzen dira. Lehenengoa, intentzio edo desioa izango litzateke, bertatik hainbat erronka sortzen dira, esfortzu bat sortzen duelarik. Honi aurre egitea lortzen dutenean, deskubrimentuaren sentsatzioa esperimentatzen dute. Beraien lorpen hauek kontaketa baten bidez, gainontzeko ikasleei kontatzen diete; eta horrela irakaslearen eta ikasleen errekonozimendua jasotzen dute. Modu honetan inkulisoa lortuz.  

Ongizatea lortu ahal izateko inor ez da  emozionalki mehatxatua sentitu behar, hau lortzen bada ikasgelako haur guztiak taldeko kide sentituko dira.

Dinamika honen barnean sortzen dira proiektuak eta proiektu hauek irakasle eta ikasleengan konpromezua sorrarazten dute. Konpromezu eta interesa sortu ahal izateko umeak proiektuaren protagunistak sentitu behar dira eta azken helburu bat duela ikusi behar dute. Proiektuaren hasieran hainbat atal finkatzen dira eta ibilbidea aurrera doan heinean atal berriak gehitzen zaizkio. Hau egoki burutu ahal ziateko curriculum irekia, integratua eta malgua izan behar da  eta ez itxia.

Proiektua nola gauzatzen da:

Haur Hezkuntzan proeiktua askoz ere espontaneagoak dira. Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloan gehien bat txokoen bidez egiten dute lan, bertan   gelak irekiak egoten dira haurren artean harremanak sortzeko.  Bertan nahi dutenarekin eta txokoak ematen dizkien baliabideekin  gauza desberdinak landu ditzazkete.  Ondoren 10:30etan  beraien ikasgelan elkartzen dira; talde handian  eta bertan  beraien proiektuak sortu eta lantzen dituzte; beti ere denen iritsi, desio eta interesak kontuan hartuz.

Lehen Hezkuntzako proiektuak pentsatuagoak edo planifikatuagoak dira. Ikasleek orainera eta etorkizunera begiratzeko gaitasun gehiago dituzte, eta gai dira haren inguruan erabakiak hartzeko. Beraiek planteatzen dituzte galderak edo jakin nahiak eta hori abiapuntutzat hartzen da. Umeek proiektu bat aukeratzen dutenean, planifikazio ireki bat edukitzea bermatu behar da, proiektuaren ibilbidean agertuko diren beste hainbat aktibitate, aukera, kontzeptu , etab. erabili ahal izateko, inongo mugarik gabe. Proiektua eraikitzen joango den zerbait da.

Proiektua amaitzea edo hainbat dinamikaren amaiera garrantzitsuena ez da emaitza, baizik eta bertara iristeko erabili den prozedura, horregatik haurrek eman ditzaketen erantzunen aurrean jarrera desberdinak eduki behar dira. Haurrari baloreak, puntu positiboak… adierazi behar zaizkio, horrela berak ematen dizkigun azalpenen bidez prozedura hori aurrera eraman duen bitartean zer pentsatu deun jakiteko, hori baita garrantzitsuena.
  
Umeak ikertzaileak dira beraiek jakin behar dute nola aurre egin erronkei, baina haien erritmoa errespetatuz, bakoitzak bere denbora behar duelako. Proiektu honen bidez ere, haurren interesetan oinarritutako gaien bidez, ikasgai guztiak jorratzen dira; matematikoak, idazleak eta zientifikoak dira, talde sentimendua sustatuz.

HAUSNARKETA:

Eugenioren hitzaldiko bideoa ikusi ondoren; El bienestar. "En la escuela, lo que digo yo también es importante" testua irakurri genuen eta bi hauen arteko loturak egin eta aldaratu genituen. Aldaraketa hau egiterakoan, hainbat puntu desberdin azpimarratu genituen eta hauen inguruko eztabaida izan genuen klase kide guztien artean. 

Bideoaren eta testuaren arteko loturak egitean,  ikusi dugu banakakoaren eta taldearen ongizatea ezinbestekoa dela inklusioa lortu ahal izateko eta ikasgelan giro hau sustatu ahal izateko ikasle guztien ideiak kontuan hartu behar dira taldearen binkulo emozionala indartuz. Honekin ikasle guztien parte hartzea sustatu nahi da, ikasle guztiek berain iritziak esateko gai izan behar dira, beraien erantzuna ere ongi dagoela sinetsi behar dute eta hau argumentatzeko gai izan behar dira. 

Erantzun zuzenik edo okerrik ez dagoela kontzientziatu behar dira haurrak, irakasleak ezin diezaioke esan bere ikasle bati berak egin duena oker dagoela, horrek haurrarentzat barne logika bat baitu. Barne logika hori azaltzeko gai izan behar da haurra, eta irakasleak horretaz baliatuz jarduera bat gauzatzeko bide desberdinak daudela erakutsi dezake.  Honi esker irakasleak ideia eta ikus puntu guztiak errespetatzen irakatsi behar du eta honen ostean hauen arteko lotura eta erlazio desberdinak eginez, umeei ulertarazi behar die denak zuzenak eta antzekoak izan arren, gaur egungo gizartean bat gainjartzen dela. 

Hainbat gaitan ikuspuntu desberdinen arteko loturak egitea erraza den arren, ikasgelan sor daitezkeen beste gai batzutan zailtasunak egon daitezke, besteak beste kultura balioetan. Ikasgelan gai gatazkatsu baten inguruan eztabaida sortzen bada, haurrari ulertarazi behar zaio besteek beraien kultura, balore, ideia... errespetzatzen dituzten bezala berak besteena ere ulertu eta  errespetatu behar duela. Horretarako ikasleak ohartarazi behar dira beraien kultura, baloreak... ez dituztela alde batera utzi behar, baina hemengo lege moraletara egokitu behar dira. Hau lortu ahal izateko modu egokia  haurrak beraien artean gai gatazkatsu horren inguruko eztabaida edukitzea izango litzateke, bakoitzak bere ideien inguruko argumentuak emanez.

 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario