ESKOLA PERFEKTUA

Gaur egun eskola perfektu bat egin eta sortzeko, ikus puntu eta alderdi ezberdinak hartu behar ditugu kontuan, aurreko asteetan klasean landu ditugunak. Gaur egun dagoen hezkuntza sistemaren alderdi ugari aldatu beharko lirateke,  Antzuolako irakasle den Eugenioren hitzaldian entzun genuen bezala; ikasgelan haur guztien ongizatea lortu  behar da ikasgelan,  haurrak gustura joatea klasera, motibatuak eta interesatuak egotea ikasgelan lantzen ari diren gaiarekin eta denak berdinak direla sentiarazi behar zaie.
Etorkizunean eskola horrelakoa izatea gustatuko litzaiguke, horregatik ikastetxearen alderdi batzuk aldatu egingo genituzke.

Alde batetik, eskola demokratikoak izatea bultzatuko genuke, eskola hauetan ikasle guztien iritzia kontuan hartzen delako bereizketarik egin gabe eta honek ikasleen autoestima eta interesa igotzen laguntzen du. Ikasgelan irakurri genuen "Estrategias que inciden el proceso de democtraticación de la escuela. Una aproximación teórica." testuan Moliner, O; Traver, J.A; Ruiz, M.a eta Segarra, T (2016) aipatzen duten bezala:  ikastetxe eta ikasgela demokratikoak sortzean, botere banaketa egingo litzateke ikasgela barruan eta ikasle eta irakasleen artean oreka bat sortuko litzateke. Aldaketa honi esker ikasleek ikasgelan bere iritzia emateko aukera edukiko dute, zer ikasi nahi duten azaltzeko aukera eta honi esker; proiektu desberdin ugari lantzeko aukera sortuko zen ikasgelan eta horrela ikasleen interes hareagotu egingo litzateke bere jakintza maila gehiago handituz. Gainera hau dela eta, ikasgelan haur guztien parte hartzea lortuko litzateke inor baztertu gabe eta haur guztiak berdinak direla sentiaraziko lukete, ez liratekeelako ikasgelatik exkluituta egongo. Ikasle guztiek hezkuntza sistema  bera lortuko luketelako, modu honetan inklusioa lortuz. 

Gure ikuspuntutik beste aldagai garrantzitsu bat eskola porrota ekiditzea izango litzateke. Gaur egungo hezkuntza sistemak azterketa eta froga ugari gaindiaraztera behartzen ditu haurrak eta froga horiek gainditzen ez badituzte ez diete kurtsoz pasatzen. Honen ondorioz, gero eta gazte gehiagok lagatzen dituzte beraien ikasketak. Honen arrazoi nagusia  ikastetxe ugaritan ikasle guztiei maila berbera eskatzen zaiela izango litzateke, alderdi batzuetan behintzat eta ondorioz, gaitasun horiek beharrean beste alderdi batzuetan gaitasunak dituen ikaslea bere ikaskideekin konparatuz atzean gelditzen da. Eskola perfektuan hori ekiditea lortuko litzateke, ikasleak lankidetzaren bidez bakoitzak bere interesen arabera lan egitean; gaitasun egokiak dituzten lanetan arituko lirateke eta haurrak elkar konplementatu lirateke. Modu honetan haur guztiak gauza berriak ikasiz eta denek batera hezkuntza osatu eta garatuz. Guzti honen inguruko informazioa "Las grandes difras del fracaso y los riesgos de exclusión educariva"  testutik atera genituen Antonnio Bolivarrek idatzia. 

Porrot honen arrazoiak zeintzuk diren eta nola ekin daitezkeen MatuteVillaseñor, E; Sanz Martín, A; Gumá Díaz, E; Rosselli, M eta Ardila, A (2009) idatzitako "Influencia del nivel educativo de los padres, el tipo de escuela y el sexo en el desarrollo de la atención y la memoria"  artikuluan adierazitako moduan; eskola perfektuan ez zen kontuan hartuko ikasle bakoitzaren jatorri sozio-kulturala, ikasle guztiak berdinak dira eta hezkuntza bera jasotzeko aukera edukiko dute. Horregatik, geure artean ezberdintasunak izan arren denok berdinak garela eta eskubide berdinak ditugula ulertuaraziko genieke haurrei. Talde lanen bidez bakoitzak bere ezagutzak erabiliz lanari ikuspegi ezberdin bat emateko aukera izango litzatekeelako hori; eta honek lan aberasgarriago bat sortzen lagunduko luke.  Gainera ez zen azken emaitz zuzen bat egongo eta hori lortuko ez balitz egindakoa gaizki dagoela esango. Kasu honetan ikasleak egindako prozedura hartuko litzateke kontuan eta lorpen hori zein den zehazteko ematen dituen argumentu eta azalpenak. Ikasle guztien erantzunak egokiak izango dira eta bertara iristeko erabilitako prozedura eta ibilbideak izango dira ebaluatzeko momentuan kontuan hartuko direnak eta ez azken emaitza bakarrik. 

Azkenik, eskola perfektu batean lizkarrak ekiditen saiatu beharko liratekeela uste dugu, hau da, lizkarrak sortu aurretik lantzen eta huaek ekiditen. "Educar en y para el conflicto" artikuluan Paco Cascón Sorianok azaltzen duen bezala kasu batzuetan lizkarrak ekiditea  oso zaila da, ondorioz krisia gertatzen bada haurrei kooperaziora iristera bultzatu behar zaie, biak ados eta asetuta dauden puntu batera iristera lagunduz. Hasiera batean hori egiteko laguntza beharko dute baina azkenean jarrera hori barneratu egingo dute, eta honi esker beraiek bakarrik izango dira beraien arazoak konpontzeko gai, alderdi guztiak gustura egotera iristera lortuz. 

 Hau egokiago adierazteko bideoa bat sortu dugu: 






No hay comentarios:

Publicar un comentario