ESKOLA PORROTA GAUR EGUN



"Las grandes cifras del fracaso y los riesgos de exclusion educativa" artikuluak Espainiako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako porrotari buruz hitz egiten du, eta guztientzako arrakasta akademikoa lortu nahi du.

Eskola porrotaren portzentai altuak ez daude justifikatutak Espainia bezalako herrialde batean; non, Haur eta Lehen hezkuntzako eskolatze maila ona den, eta unibertsitatean matrikulatutako pertsona kopurua altua den.

Errepikapenaren konsekuentzia nagusia titulazio gabeko eskola amaiera da. Errepikapena ohiko curriculuma egokitzen ez jakitearen babeslekua izan da.

Europar Batasunak bost helburu ezarri zituen 2010 urterako bete behar zirenak:
  • Eskola uztearen tasa %10-etik behera ezartzea.
  • Irakurmen ulermenean arazoak dituzten ikasleen kopurua %17tik bera ezartzea.
  • Gazteen %85ak DBH gainditzea.
  • Matematikak, Zientziak eta Teknologietan diplomatutakoen kopurua %15 igotzea.
  • Herritar helduen %12,5ak formakuntza jarraian parte hartzea.
Batxilergora sartzen direnen artean, herrialde garatuenen artean, Espainia azkeneko postuen artean mantentzen da, eskola uzte goiztiarra %30 inguruan kokatzen delako, Europa Batasunaren bataz bestekoaren bikoitza dena.

Espainiako komunitate autonomoen artean diferentzia izugarria dago. Batzuk EBeko helburuekiko oso gertu dauden heinean, beste batzuk ordea, hauetatik oso urrun aurkitzen dira. Adibide bezala jarri dezakegu eskola uzte goiztiarra EAEn eta Nafarroan %15ekoa dela gutxi gorabehera, eta Balearetan aldiz, %44ekoa.

LOGSE curriculuma eta DBHko egitura diseinatu zituenean, ikasleen %90ak DBHko titulua lortu behar zuela planteatu zen; horren ordez, batez beste Espainian, hiru ikasletik batek ez du DBHa bukatzen, hau da, ez du titulua eskuratzen.

Eskola absentismoaren zenbakiak aldatu egiten dira hiriaren eta zonaldearen arabera. 14-16 urte absentismo gehien gertatzen den tartea da.

2000 urtetik, LOGSEaren ezarpenetik, egokitasun tasa nabarmenki murriztu da; adina handitzen doan heinean bajuagoa egokitasun tasa. Ikasleen %42a DBHaren 4. mailara atzerapenarekin iristen da, kurtso bat edo gahiago errepikatzen. Hau da, ikasleen %40ak sistema nabigatzen du zailtasunarekin, eta sitemaren porrot indizea aurreikustarazten du.

Emakumezkoek gizonezkoek baina egokitasun tasa altuagoa izan ohi dutenaren joera eman da, eta baita ere altuagoa zentru kontzertatuetan publikoetan baino.

Oso aipagarriak iruditu zitzaizkigun datu batzuk komentatu genitun klasean, horien artean EAEn, Nafarroan, eta Katalunian errepikatzaile kopurua bajua dela, eta beraz, egokitasun tasa altua dela. Baina, lehenengo bietan ez graduatuen tasa baxua izanik (%6,4 eta %5,7), hirugarrenean nahiko altua da (%15).

Kurtso errepikapenak, Espainian ikasle matrikulatuen kopurua %20 igotzea dakar, eta honek 1.500 milioi euroko gastua suposatzen du. Kantitate hau erabili ahal izango litzateke laguntza zerbitzu intentsiboak eskeintzeko, ikasleek defizitarekin pasatzen badute kurtsoa. Baina, paradoxikoki, zailtasunak daude laguntza hauek eskeintzeko, eta bestalde, errepikapena gauza automatikoa da, irakaslearen arbitrio propioarekiko.

Errepikatze hauekin, sistemak dirua galduz gain, ikasleak berak eta bere familiak zenbait arlotan galtzen ateratzen dira. Galera nabariena urtearena da, umeak urte berbera errepikatu behar bai du berriro. Honez gain, badaude beste galera batzuk, etorkizunean umearen egoera psikologiko eta afektiboaren gain eragin indartsua izan dezaketenak. Honen adibide bezala, motibazioaren eta autoestimuaren galera jarri dezakegu; gainera, besteek umearenganako duten ikuspuntuaren distortsioa ekar dezake errepikatzeak, irakasleen etiketatzea, konparaketak, gurasoen konfidantza falta, etab. bezala. Honekin batera lagunak galtzea ere ekar dezake errepikatzeak; hau ez da beti gertatzen baino hau errepikapenaren adinaren araberakoa ere izan daiteke. Dirua ere arazo bat bezala ikus dezakegu, normalean errepikatzaileak laguntza extra bat behar dutelako eskolatik at, irakasle partikularrak adibidez.




Ikastetxeetan errepikatzea egiten da bertako helburu eta edukien arabera, helburu eta eduki hauek ez daude Oinarrizko Curriculum eta Nazioarteko Curriculum Dekretuan.




No hay comentarios:

Publicar un comentario