GATAZKA ETA ELKARBIZITZARAKO HEZTEA

Eskolak haurrak hezi behar ditu, baina ezin du berak bakarrik hezi, gizartearen laguntza behar bai du heziketa hau era egokian emateko. Gizarteko hainbat alorretan pentsatzen dute eskolaren zeregina dela haurren heziketa, eta honengan utzi behar dela erantzukizun guztia, baina heziketa on bat lortu ahal izateko gizarteko kide ezberdinek parte hartu behar dute. Alderdi ezberdinak heziketan parte hartzeko, ikastetxeak alderdi hauen inplikazioan esku hartu behar du, eta horretarako errealitateko egoeretaz baliatu behar gara.

Heziketa prozesu honetan, haurrak elkarrekintzan aritzen dira eta elkarrekintza honen ondorioz haurren arteko gatazkak sor daitezke. Gatazka hauek ez dira zerbait negatibotzat hartu behar, positibotzat baizik. Gatazka hauei esker haurrek hainbat ideia (enpatia, errespetua, iritzi ezberdinak) ezagutu eta ikas ditzakete, honez gain, irakasleak transmititzen dizkien gatazkak konpontzeko estrategiak eta gaitasunak ikasteko aukera dute, honela, ondoren beraiek erabil ditzaten estrategia hauek beraien arteko gatazkak konpontzeko.

Gatazkak ez dira momentu puntual batean gauzatzen edo sortzen, hauek prozesu bat dira. Prozesu hau hiru urrats nagusik osatzen dute: beharra, arazoa eta krisia.

  • Beharra: Pertsona guztiak behar batzuk ditugu, hauek asetuak baditugu eta gainontzekoekin kooperatzen badakigu, ez da gatazkarik sortuko. Baina ez baldin bagara gai gure beharrak gainontzekoekin kooperatzeko, gatazkaren lehenengo fasean sartu gaitezke.
  • Arazoa: Bi pertsonen ideiak elkarren artean talka egitean gertatzen da, hauei aurre ez egitea edo ekiditeak, gatazkaren bigarren fasea sorrarazten du.
  • Krisia: Arazoaren ondorioz, momentu zehatz batean gatazkak eztanda egin dezake.
Gatazka sortu aurretik ekiditea edo lantzea komeni da, modu honetan krisiaren fasera iristea saihestuz. Liskarren aurrean hainbat jarrera ezberdin aurki ditzakegu: 

  • Konpetizioa: Irabazi/Galdu
  • Akomodazioa: Galdu/Irabazi
  • Ebasioa: Galdu/Galdu
  • Kooperazioa: Irabazi/Irabazi (%100ean asetzea)
  • Negoziazioa: Asetzea dago baina ez da %100, hau lortzeko elkarren arteko tratua egon behar da.
Hona hemen gai honi buruzko egindako hausnarketa:



No hay comentarios:

Publicar un comentario