- Eskola inklusibo batean ikasle guztiak berdin tratatzen dira eta ez da bereizketa ez banaketarik egiten.
- Ikasle perfil desberdinen lan interakzioa sustatzen da.
- Aniztasuna bultzatu eta bereizketarik ez.
- Pertsona bakoitzari egokitutako hezkuntza.
- Ikasleen ezaugarriak errespetatu eta aniztasunarekin bat egin.
- Gizartearen desberdintasunak hartuta denontzat den eskola sortu.
- Bazterketarik gabeko eskola.
- HPB-koak gainontzeko lagunekin egotea.
- Guztiontzat kalitatezko hezkuntza bat eskaintzea. Benetazko hezkuntza nat sortzea.
- Eskola inklusiboak sortzeko prozesuan daude, prozesu bat dira, ez dira egun batean sortzen diren gauzak.
- Eskola inklusiboen eredu desberdinak dira.
- Hezkuntzako lehenengo ardatza da eskola inklusiboa.
Lehenik ikasleak ezagutu behar ditugu, behin ezagututa bakoitzaren gaitasun, beharrak, gustuak, etab. onartu behar ditugu. Hau guztiaren ostean ikasleak maitatzeko prest egongo gara.
INTEGRAZIOA ≠ INKLUSIOA
Integrazio eta inklusioa nahastu ohi dira, nahiz eta berdinak direla uste arren; hauen artean desberdintasun bat ageri da. Integrazioan, behar bereziak dituzten pertsonak gainontzekoekin elkartu arren, denen arteko bereizketa bat sortzen da hainbat alderditan, adibidez: behar bereziak dituzten haurrak gelatik kanpo eramaten dituzte hezkutza berezi bat emateko honen ondorioz esklusio bat eginez. Inklusioan aldiz, nahiz eta behar bereziak izan gainontzekoekin jarduten dute normaltasunez; ez zaie atentzio berezirik ematen denen beharrak aztertzen dira guztiak asetuz eta bereizketarik egin gabe.
Gu egondako eskolak teorian eskola inklusiboak izan arren, praktikarako garaian bereizketak egoten zirela konturatu gara. Adibidez, ZIG gelakoekin edota gormutuekin izandako bereizketak gogoratzen ditugu, non, kasu gehienetan, klase baztertuetan ibiltzen ziren gainontzekoekin kontaktu edo harreman murriztua edukiz.
(Rafa Mendia - pedagogoa)
Rafa Mendiaren bidioa ikusi dugu eta ondoren klasean debatituz berak aipatutako ideia gakoak atera ditugu:
- Denontzako hezkuntza, ikasle guztien ezaugarri eta interesak kontuan hartuz.
- Denon parte hartzea. Partehartzaileak eta protagonistak sentiarazi.
- Haurren beharrak asetzeko barrerak hautsi (bullying, ezintasun, sexismo, arrazismo... )
- Kultura inklusiboa, politika inklusiboak eta praktika inklusiboak sortuz.
- Haurrei laguntza eta babesa iturri desberdinetatik (irakasleak, lagunak, aukaldariak, garbitzaileak, etab.).
- Metodologia kooperatiboak sustatu, ikasleak taldeko partaide sentiarazteko eta horrela autoestima igoz.
- Laguntza guztiei eman
- Inklusioa garatzeko gakoak:
- Inklusioaren enfokea zabaldu.
- Esklusioa salatu. Inklusioa garatzen uzten ez duten indarrak salatu.
- Inklusioaren ezagutzaren eraikuntzan parte hartu.
- Ezberdintasunak eskaintzen digun aberastasuna.
- Kalitatezko eskola bat sortu.
- Beharrak adierazteko kontextu egokia sortzea.
Inklusioa adierazteko metafora oso on bat iruditu zaigu gaur ikasitakoa:
Amak bi umeei laguntza bera eskeintzen die, beraz, handiagoa denak txerritxoa ikus dezake, baina txikiak ez.
Amak ume bakoitzari behar duen laguntza eskeintzen dienez, biak txerria ikusteko gai izango dira.
Metafora honetan txerria ikustea hezkuntzaren emaitza edo helburu bezala ikusi dezakegu, beraz, horretarako, irakasleak bakoitzari bere beharren arabera laguntza desberdina eskeini beharko die; ikasle guztiek ez dituztenez behar berdinak, laguntza hauek ezingo dira berdinak izan.
Optimoena izango zen hesia (kurrikuluma edo programa) kentzea, eta horrela minimo batzuk ezarriz, bakoitzak ikasi nahi duena ikastea.
Hona hemen gai honi buruzko dugun iritziaren bideoa:
No hay comentarios:
Publicar un comentario