Ikasgelan irakurri genuen artikuluan teoria bat azaltzen da, nun ikastetxe demokratikoak lortu ahal izateko zer egin behar den azaltzen du.
Gaur egun indarrean dagoen hezkuntza sistema aldatu egin behar da, eta beste hainbat balio indarrean jarri behar ditu, denok berdinak garela ulertarazteko eta pertsonen arteko bereizketarik ez egiteko. Hau lortu ahal izateko, kultur aniztasuna bultzatu, ikus puntu komun bat lortu, gizarteko esklusioaren aurka borrokatu, autoformazioa sustatzen duten hainbat prozesu irakatsi, etab., egin behar dira. Honek guztientzako hezkuntza berdina lortzen lagunduko du, denen iritzia kontuan hartuz eta denen beharretara egokitzen den curriculum flexible bat sortuz, honi esker inor hezkuntzatik kanpo ez utziz.

Eskola demokratiko baten ezaugarriak zeintzuk diren eta zer lortu nahi den ulertzen bada ikastetxeek beraien egituran berrantolaketa bat egin behar dute. Demokratizazioaren garrantzia ulertzean hainbat dinamika berri egiteko erabili beharreko espazioa eta denbora zein izan beharko lirateken planteatu beharko da, horretarako ikastetxeko pertsonen eta gurasoen parte hartzearekin beraien gustuko eta beharretara egokitzen den ikastetxe eta ikaskuntza sortu ahal izango dute.
Gaur egun arazo nagusietako bat , teoria guzti hau badakigun arren eta askok aurrera eraman nahi izan arren, gero praktikara eramatea tokatzen den momentuan aurrera eraman nahi ez izatea da. Hainbat aldaketa egin behar dira hezkuntza sisteman ikastetxe eraginkorrak lortu ahal izateko. Ikastetxeetan curriculum zehatz bat dago indarrean eta bertan ezartzen diren minimo edo oinarrietara iristen ez den haurrari errepikaraztea edo muturreko kasuetan hezkuntza sistema uztera bultzatzen zaio, ondorioz haur askok ikasteko eta berain gaitasun eta ezagutzak garatzeko gogoa galdu egiten dute. Hau gure curriculumaren ondorio da eta horrelakorik gerta ez dadin, hasteko lege aldaketak egin beharra dago eta hori ez da irakasleok egin dezakegun zerbait. Baina nork esaten du irakasle batek ezin duela aldaketa txikien bidez bere gela demokratikoagoa sortu?

Curriculum eta legediaren aldaketa irakaslearen esku egon ez arren, ikasgelan egin daitezkeen beste hainbat aldaketa bai daude bere esku. Alde batetik, irakasleak bere ikasgelako aniztasunaz baliatuz, dinamika demokratiko eta aberasgarriak egin ditzake; haurrek denok berdinak garela eta guztiok elkarrengandik ikasi dezakegula barneratu ahal izateko. Honek, aurreiritziak ezabatzen lagun dezake eta inor ez baztertzen, honi esker bakoitza den modukoa onartzen ikasten delako. Bestetik, zer ikasi, nola ikasi... ikasleek aukeratu ahal izatea irakaslearen esku dago. Modu honetan haurrek beraien gustuko eta interesetako gaiak aukeratu eta jorratuko dituzte; honek beraien parte-hartze eta interesa areagotuko ditu eta honi esker ikasle batek ere ez du edukiko hezkuntza usteko gogoa, gaur egun hainbat kasutan gertatzen den bezala. Hala ere, beti haurrei ikasi beharreko minimo batzuk irakatsi behar zaizkie, baina horretara behartu beharrean hauek lortu ahal izateko helburu eta erronka desberdinak planteatzea egokia da; honi esker haurrak motibatuago sentituko baitira.
Hala ere, hezkuntza demokratiko egoki bat sortu ahal izateko, ikastetxeak komunitate eta gurasoen parte hartzea bermatu beharko du, modu honetan ikastetxe eraginkorrago bat sortzea errazagoa izango litzakeelako. Irakasle eta ikasleen iritzia kontuan hartzeaz gain, gizarteko hainbat instituzioren laguntza jaso ahalko duelako eta honek hezkuntza errealitatera gehiago hurbiltzeaz gain, ikastetxeak hainbat laguntza jasotzeko erreztasun gehiago edukiko lukeelako.
Hala ere, hezkuntza demokratiko egoki bat sortu ahal izateko, ikastetxeak komunitate eta gurasoen parte hartzea bermatu beharko du, modu honetan ikastetxe eraginkorrago bat sortzea errazagoa izango litzakeelako. Irakasle eta ikasleen iritzia kontuan hartzeaz gain, gizarteko hainbat instituzioren laguntza jaso ahalko duelako eta honek hezkuntza errealitatera gehiago hurbiltzeaz gain, ikastetxeak hainbat laguntza jasotzeko erreztasun gehiago edukiko lukeelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario