GURE EBALUAZIOA

Ebaluazio mota desberdinak daudela ikusi genuen, eta hauen artean zeinekin ebaluatuak izan nahi genuen erabaki genuen. Ebaluazioen artean, betiko metodoez gain, metodo berritzaile batzuk proposatu genituen ikaskideok, betiko azterketa zahartuaz aldenduz.


Inoiz ez zaigu eman gure lanak edota ezagutzak ebaluatzeko metodoak aukeratzeko eskubidea, beraz, harrigarria iruditu zitzaigun, eta hasiera batean, nahiko isilik egon ginen, zer esanik bururatzen ez zitzaigulako.


Teorian era demokratikoan aukeratu genuen ebaluatzeko sistema, baina gure ustetan, bukaeran, era demokratiko hau hautsi zen hein batean, irakaslearen eragina oso nabaria izan zelako azkeneko erabakian. Hau da, gure esku egon balego erabaki guztia, beste ebaluaketa sistema bat aukeratuko zen.


Honako hauek dira klasekideen artean atera ziren ebaluaketa ereduak:


  • A eredua: betiko azterketa, buruz ikasi beharrekoa, eta berehala ahazten duzuna.
  • B eredua: banakako egunerokoa, bakoitzak bere hausnarketa propioak banaka egitea.


  • C eredua: Taldeko bloga, aportazio indibidualik gabea, talde osoaren hausnarketak.


  • D eredua: Talde bloga + zati indibidualak: Bai talde hausnarketak elkartzen dira.


  • E eredua: Azterketa irekia, gai zehatz baten inguruan, gure apunteekin eta elkar lagunduz aurrera eramaten den azterketa.


  • F eredua: Test bidezko azterketa.


  • G eredua: Merendola.  


  • H eredua: D eredua + E eredua.

Gelan egindako bozkaketan D eredua atera arren, irakasleak sartu ziguten presio eta insistentziaren ondorioz, eredu mixto bat aukeratzera bultzatu ziguten, eta horregatik, gehiengoari gustoko zitzaion ereduari azterketa irekia gehituz, H eredua aukeratu zen.


Azterketak, lanak eta zati teorikoak ebaluatzeko ikasgaiaren portzentaien banaketara ekin genuen.


  • Zati teorikoa (finkoa da portzentaia): %10


  • DILAN (finkoa da portzentaia): %20


  • Zati praktikoa: %80

  • Azterketa irekia: %25


  • Koebaluazioa: %40


  • Autoebaluazioa: %35


Ebaluatzeko sistema lan baten eta azterketa baten bidez denez, hauei emango zaien garrantzia erabaki behar genuen. Hainbat eztabaida egon ziren gure artean, batzuek ziotelako azterketa behar bezala baloratua ez zegoela; eta besteek zioten, lana garrantzitsuagoa zela, kurtsoan zehar izandako esfortzu eta aurrerapenak baloratzen dituelako, eta horrekin produktu final polit bat sortzen delako.


Guk proposatu genuen laneko atalei garrantzia gehiago ematea, honen partaide bai ginen, eta honen barruan, koebaluazioa eta autoebaluazioaren barruan, koebaluazioaren alde gaude.


Autoebaluazioa ebaluatzeko sistema arriskutsua izan daitekela iruditzen zaigu, bertan onestua izan ez zaitekeelako eta merezi duzun nota baino gehiago jarri. Baina ondoren entzun genuenean irakasleak erabiltzen duen sistema notaren tarte egokia kalkulatzeko lasaiago gelditu ginen.


Lana baloratzearen alderdi oso garrantzitsua koebaluaketa ikusten dugu; garrantzitsua, aberasgarria, hezitzailea eta erabilgarria etorkizunerako. Gure ustez koebaluaketak irakasgaia beste ikuspuntu batez ikusten lagunduko digu, beste talde batzuen lanak arakatuko bai ditugu; eta horrela eskola inklusiboa hobeto ulertuko dugu. Lan bat era objetibo batean nola baloratu ikasiko dugu, eta ondoren errubrikak dauzkan ebaluaketa irizpideak jarraituz nota bat jarri beharko diegu. Azkenekoz, erabaki hau era demotratiko totalean hartu ez izan arren, ez gaude guztiz deseroso ateratako ebaluaketa sistemarekin.


Azken finean horrelako azterketa ireki bat egiteak bizitza errealean eduki dezakezun arazo bat erakusten dizulako, eta honen bidez zure gaitasun eta baliabideak zein diren ikusi.




No hay comentarios:

Publicar un comentario