Kaixo!
Gu MAG taldea gara, Gorka Valcarlos Razquin, Maria Velez Diaz, Maite Viñe Usatorre eta Aitor Zubeldia Aldaraborda. Hasiera batean bost ginen taldean, baina hainbat eragozpen eduki eta gero, lau bakarrik gelditu gara.
Blog honetan "Eskola inklusiboaren oinarriak" ikasgaian landuko ditugun kontzeptuen inguruan egindako hausnarketak eta gure hainbat ideia eta anotazio plasmatuko ditugu. Hasieran, testuetatik atera ditugun ideia nagusiak azaldu ditugu, bideoetan hitz egin behar genuen gaien inguruko informazioarekin lotura bat eginez.
Bakoitzaren aurkezpena:
- Gorka Valcarlos

Ni Gorka Valcarlos naiz, 20 urteko Donostiarra. Tronpetako ikasketak ditut, eta Eraikuntzako Ingenieritza karrera utzi nuen irakasle izan nahi nuelako, eta gaur egun Donostiako Magisteritza Eskolan Lehen Hezkuntzako Gradua ikasten ari naiz etorkizun batean irakasle izango naizelakoan.
Egia esanda txikitan ez nuen pentsatzen bukatuko nuela irakaslearen lana gustoko izaten. Txikitan topikoak diren lanpostuak nituen gogoko (bonberoa, albaitaria, hegazkin pilotua, kirolaria...). Baina denbora aurrera joan ahala, eta bizi izan ditudan esperientziei esker irakaslearen lana gehiago eta gehiago joan zait gustatzen, puntu honetara arte, non ikasketa batzuk erdizka utzi nituen magisteritza eskolan sartzeko.
Ni Donostian ikasi izan dut beti. Hasieratik Amara Berri eskolan ikasi dut, non aniztasunak garrantzi handia zuen, nazionalitate anitzeko ikasleak bai geunden bertan. Nire eskolan Morlans zen, eta bertan ez nuen antzeman bazterketarik, baino praktiketan egon eta gero (Ferreriasen egon naiz), ikusi dut Amara Berrik berak bereizketa bat egiten duela zailtasunak dituzten ikasleekin, hain zuzen ere, gor eta mutu guztiak Ferreriasen pilatzen bai dituzte.
Amara Berrin ikastea zein ona izan zen antzematen dut gaur egun. Bertan ez zirelako klase magistralik ematen non irakasleak dena dakien eta ikasleei transmititu behar dien. Denok denokin ikasten genuen, eta irakaslea laguntzaile bat zen, ikaskuntzaren laguntzaile. Morlansen gehien gustokoena nuena urtero pertsona desberdinekin klasean egotea zen, horrela lagun gehiago eduki nitzaken.
DBHn Lehen Hezkuntzan aipatutako bazterketa hori areagotua ikusi nuen, dibertsifikazio gela bat zegoelako, eta bertan "arazoak" zituzten ikasleak sartzen zituztelako. Bertan baztertzeaz gain, beste ikasleok genituen posibilitateak murrizten zizkieten; adibidez, ikasi behar zutena gurearekin konparatuta, askoz ere exkasagoa zelako. Gor eta mutuak ere gela horietan baztertzen zituzten. Gau egun ordea, hauek Ferreriasen daude, baino bertan gainontzeko ikasleekin daude geletan.
- Maria Velez
Ni Maria Velez naiz, 20 urte ditut eta Oreretan bizi naiz. Gaur egun, Donostiako Magisteritza Eskolan Lehen Hezkuntzako Gradua ikasten ari naiz; etorkizun batean irakasle izateko asmoz, txikitatik gustatu zaidan lanbidea delako.
Txikitatik oso oso zihur izan dudan gauza bat izan da; beste lanbide batzuk ere esaten nituen, adibidez, astronauta, ile-apaintzailea, albaitaria... baina irakaslea izatea zen gehien gustatzen zaidana. Nire iritziz irakasle izateak asetasun handi bat ematen dizu, haurrekin lan egitean, gizarteko pertsonak sortzen eta hezten dituzulako, haur horiek etorkizunerako prestatuz. Beraz, magisteriatza ikasten egotea eta beraz hezkuntza alorrean sartzeak, poztasun ikaragarria ematen dit.
Baina unibertsitatera iritsi aurretik, zenbait bide igaro ditut; eskola, institutua eta batxilergoa hain zuzen ere. Kasu honetan, eskolan bizitako esperientziaz hitz egingo dizuet. Nik Oreretan dagoen San Jose Hijas de la Cruz Ikastetxe kontretatuan ikasi nuen; bai haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta derrigorrezko bigarren hezkuntza. Eskolaren izenean ikusten denez, eskola erlijiosoa zen, denak uniforme eta txandal berdinarekin joaten ginen.
Nahiz eta eskola oso txikia eta familiarra izan, mota askotako ikasleak ginen eta aniztasun ugari zegon; hori dela eta, denak ezagutu eta bata bestea errespetatzen ginen. Eskola printzipio nahiko zorrotzak zituen eta hezkuntza eredu nahiko tradizionala zen. Irakasle ikasleen arteko erlazioak nahiz eta onak izan, oso bertikalak ziren, hau da, irakaslea gaitegia azaldu eta ikasleak entzun eta azterketa egin. Baina esan moduan aniztasun handia zegoen gelan; ikasle atzerritarrak edo kultura desberdinekoak, heziketa bereziko haurrak... denak batera ikasten genuen.
Nire eskolan integrazioa gehiago hauteman zezakeen, nahiz eta denontzako eskola eta hezkuntzaren alde zeudela ikusi, inklusioaren pintzelada batzuk bakarrik bereizten ziren. Heziketa bereziko haur horiek klase ordu batzuetan gurekin egon eta ikasten zuten, baina eskolako ordu batzuetan (euskera, mate, gaztelania, inguru, ingelesa) beste gela batera eramaten zuten berarekin lan egiteko. Beraz, azkenean etiketatu edo bazterketa moduko bat zegoela ikusten zen, hau da, desberdina zela egiten zuten. Horrez gain, integraturik zeuden eta asko laguntzen genien, beste gelakideek bezalakoa hartuz.
Derrigorrezko bigarren hezkuntzan ere behar berezidun haurrak zeuden, eta lehen hezkuntzan bezalako sistema eramaten zuten. Hori dela eta, batzuk errepikatzen hasi ziren, ondorioz, ikasle horiek beste gela batean berriz integratzen hasi behar zuten; iritziz, haur horiek gela berdinarekin igaro behar dituzte bere ikasketa guztiak, gela horretako ikasleek ezagutzen dutelako eta aurrerapen handiagoak egingo dituela uste dudalako. Beraz, eskola inklusibo bat lortu dezaten lan asko dutela aurretik uste dut.
- Maite Viñe
Ni Maite Viñe naiz, 19 urte ditut eta Donostiako Magisteritza Eskolan Lehen
Hezkuntzako Gradua ikasten ari naiz. Unibertsitatean hasi nintzen arte, nik nire ikasketa guztiak nire jaioteko herrian egin nituen, hau da, Elgoibarren. Ez da oso herri handia, hamabi mila biztanle
ingurukoa, baina bertan ikasketa desberdin ugari egiteko aukera dago.
Txikitatik gustatu izan zait hezkuntza, erizaintzarekin batera; baina irakasle izatea egon da nire buruan betidanik. Zalantza batzuk eduki nituen nire unibertsitateko ikasketak hautatzeko momentuan, baina orain erabaki ona hartu nuela uste dut. Ez dakit zehazki zerk bultzatu ninduen azkenean ikasketa hauek egitera; etxean irakasleak ikusteak, nik nire gelakideei laguntzean sentitzen nuen satisfazioak, nik igarotako ikastetxe desberdinetan ikusi dudan giroak… Baina egia esan da, gela edo herri bateko haur guztiei hezkuntza eskubidea emateak, eta hauei irakatsi eta laguntzeak emango didan poztasunagatik aukeratu dudala uste dut.
Nire herrian bi ikastetxe nagusi bereizten dira, eskola publikoa (Herri Eskolak eta Institutuak osatua) eta kontzertatua (Ikastolak), baina orain dela urte batzuk beste ikastetxe kontzertatu bat zegoen, Pilar ikastetxea.
Nire haurtzaroan bi ikastetxe desberdinetan egin nituen nire ikasketak; lehenengo sei urteak Pilar ikastetxean igaro nituen, eta hau itxi beharreko berria eman zigutenean Herri Eskolara pasatu nintzen nire ikasketekin jarraitzera. Bi ikastetxe hauetan pertsona desberdin ugarirekin egin nuen topo eta denak nire inguruan ikasteko aukera zutela argi irakatsi zidaten bi ikastetxeek. Hala ere bi ikastetxeetan inklusioa irakasten zigutela uste nuen arren, integrazio eta inklusioaren arteko desberdintasuna ikusi edo ikasi ostean, integrazioa egiten zutela ikusi dut. Hau da, bi ikastetxeetan behar berezi dun ikasleak zeuden, hauek jolas tokian, jantokian… gure inguruan egoten ziren, batzuetan (oso gutxitan) gurekin jolasten zuten, baina klase orduetan aldiz beraien ikasgela berezia zuten; bertan beraien hezkuntza jasotzen zuten eta ez ziren inoiz gurekin elkartzen. Modu honetan gure inguruan integratzen saiatzen ziren, hauek errespetatzen eta gure eskubide berberak zituztela erakusten ziguten, baina beti ere gure arteko desberdintasun bat eginez.
Nagusiagoa egin eta instintura iritsi nintzenean, inklusioaren lehengo
erreforma edo urratsak hurbiletik bizi eta ikusi nituen. Bertan ere, behar
berezi dun ikasleak ikasgela ezberdin batean egoten ziren baina ikastetxean
inklusioaren aldeko aldaketak egiten hasiak zeuden. Hau da, ikasle hauek
pixkana gure ikasgeletan sartzen hasi ziren hainbat ikasgaietan, eta ordu
haietan gure gelako beste ikasle batzuk ziren. Nire ikasgelara hiru behar
berrezidun ikasle etortzen ziren, musika, plastika eta gorputz hezkuntzako
klaseetan; bertan gutako bat gehiago ziren eta guk egiten genituen jarduera
berberak egiten zituzten. Ez zen bereizketarik egiten, edozein talde lan
egiteko momentuan gainontzeko ikasleokin jartzen ziren arazorik gabe gutako
bat gehiago izanez. Honi ezker hiru pertsona horiek, behar berezi klaseko hiru
ikasle izatetik, ordu batzuetan gure ikaskide zirela sentitzera igaro ginen,
beraiei ere berdin sentiaraziz. Hala ere, gaur egun integrazio eta inklusioaren
arloan lan asko egin beharra dago oraindik.
Ni Aitor Zubeldia naiz 19 urteko Oreretarra. Gaur egun Donostiako Magisteritza eskolan Lehen Hezkuntzako gradua ikasten ari naiz, aspalditik argi nuelako irakasle izan nahi nuela eta begirale bezala izan ditudan esperientziengatik.
Unibertsitatera iritsi baino lehen Oreretan burutu nituen nire ikasketak, Orereta ikastolan hain zuzen ere. Bertan txikiagoei laguntzen izandako esperientziek nire etorkizuna argitzen lagundu zidaten; izan ere, noiz behinka Elkarkidetza taillerak egiten genituen txikiei zenbait gauzetan laguntzen eta oso ondo sentiarazten zidan horrek.
- Aitor Zubeldia

Unibertsitatera iritsi baino lehen Oreretan burutu nituen nire ikasketak, Orereta ikastolan hain zuzen ere. Bertan txikiagoei laguntzen izandako esperientziek nire etorkizuna argitzen lagundu zidaten; izan ere, noiz behinka Elkarkidetza taillerak egiten genituen txikiei zenbait gauzetan laguntzen eta oso ondo sentiarazten zidan horrek.
Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko
Bigarren Hezkuntza eta Batxillergoa Orereta Ikastola kontzertatuan burutu ditut
goian aipatu dudan bezala. Ikastola handia da, lau gela daude mailako;
baina era berean oso gertukoa da, familiarra, bertako langile gehienak
herrikoak baitira eta gertutasun hori nabaritzen da. Orereta ikastolak euskaran
eta euskal kulturan oinarritutako hezkuntza eskeintzen du, aldi berean beste kulturetara
irekiak, eta ikuspegi berritzaileak kontuan hartuz.
Ikasle, guraso, langile eta laguntzaileen
elkarlanean hezkuntza komunitatea osatzen da. Lehen aipatu bezala ikastola oso
gertukoa zen; ikasle-irakasle harremanak horizontalak ziren, gertuko harremana
genuen, eta gehienbat horrela zen hezkuntza komunitatea osatzen zuten partaide
guztiekin. Irakasleek ez zituzten klase magistralak ematen, gehienetan hainbat
dinamika edo jardueren bidez lantzen genituen gai desberdinak.
Gelako aniztasunari dagokionean, egia da bai
ikasle etorkinak eta baita heziketa bereziko klasekideak batera egoten ginela
ia denbora guztian, baina zenbait klasetan heziketa bereziko haurrak bereizi
egiten zituzten beste gela batera emanez, eta ondorioz inklusioa ez bermatuz.
Bazterketa hori ordu espezifiko horietan bakarrik gertatzen zen, izan ere
jangelan, jolasgaraian, autobusean… integrazioa guztiz ematen baitzen.
Urteak aurrera joan ahala eta Derrigorrezko
Bigarren Hezkuntzara iristean ikastolaren funtzionamenduak berdina izaten
jarraitzen zuen batxilerrean bezala. Hemen ikusi nuen gauza nabariena gure
arteko bereizketa izan zen. Lehengo mailatik notaren arabera bereizketak egiten
zituzten ikastolako zenbait jardueratan parte hartzerako orduan. Horretaz gain
“arazoak” zituzten ikasleak dibertsifikazio gelan sartzen zituzten. Esan
daiteke, etiketak errazegi jartzen zituztela gu bereizteko orduan.